garrantzia
Gure ikerketa proiektuek prozesuaren etapa desberdinak hartzen dituzte bere baitan; horien fluxua beherago zehaztu dizuegu.
laguntza prozesuak
Zaintza teknologikoak, prospektibak, berrikuntza sistematikorako erremintak, lankidetza hitzarmenak/aliantzak, digital manufacturing...
metodologia
Hasteko, arte egoeraren azterketa kritikoa egiten dugu; eta hortik abiatuta, zerrenda ahalik eta zehatzena egin ohi dugu ikerkuntza proiektuarekin zer helburu lortu nahi ditugun eta nora iritsi nahi dugun. Saiakuntzen diseinurako teknikaren bitartez definitutako saioak egiten ditugu eta lortutako emaitzen balorazioa egiten dugu. Laborategian hipotesiak baieztatu direnean, maila aurreindustrialean egiten ditugu saiakuntzak eta demostragailuen bidez baliozkotzat jotzen ditugu. Hala badagokio, patenteak eskatu ohi dira burututako ikerketa babesteko eta, azkenean, industria mailako inplantazioari ekiten zaio.