FAGOR EDERLAN, KOOP. E.n, Segurtasunaz eta gure erabiltzaileek emandako datuen Konfidentzialtasuna bermatzeaz bereziki arduratuta gaude; horregatik, zuk eskainitako informazioaren Segurtasuna eta Konfidentzialtasuna bermatzen dizugu.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k bere WEB orriaren bidez jasotzen duen informazioa ahalik eta konfidentzialtasun handienarekin zainduko da.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E. da zure datuen tratamenduaren arduraduna., Nahi baduzu, dauzkazun eskubideez baliatu zaitezke eskaera idatzi bat eta zure NANaren edo zure burua identifikatzeko antzeko agiri baten fotokopia helbide honetara bidaliz:

Fagor Ederlan Koop.E.
Giza Baliabideen Saila
Torrebaso pasealekua 7
20540 Eskoriatza
Gipuzkoa

Fagor Ederlan Koop.E.k eskubidea dauka politika hau aldatzeko, lege nobedadeetara edo jurisprudentziako nobedadeetara egokitzeko. Kasu horretan, aldaketak abian jarri aurretik web orrian iragarriko da zer aldatu den, zentzuzko aurrerapenez.

:: 01 / TRATATZEN DIREN DATUAK.

Hauek dira FAGOR EDERLAN KOOP.Ek, zurekin duen harremanean eta zuk baimendutako helburuetarako, tratatuko dituen datuen kategoriak:

  • Identifikazio datuak eta harremanetarakoak, adibidez: izena, abizenak, telefono edo posta elektronikoa.
  • Datu ekonomikoak
  • Datu akademikoak
  • Osasunari buruzko datuak
  • Gure webgunera eta sare sozialetara egiten dituzun bisiten gaineko datuak, aurrerago "Cookieen erabilera” izeneko atalean azaltzen denaren arabera.

Datu pertsonalak eskatzen dizkizugun guztietan argitasunez jakinaraziko dizugu zer datu pertsonal jasoko ditugun eta zertarako, eta zuk baimena berariaz emateko eskatuko dizugu, datuak eskatzeko formularioetan horretarako dauden laukitxoak markatuta. Garrantzitsua da zure datuak eguneratuta edukitzea eta aldatzen badira guri jakinaraztea.

:: 02/ XEDEAK.

01.- Harremanak. Harremanetarako izeneko atalean eskuragarri dagoen formularioaren bidez posta elektronikoz ematen diren izaera pertsonaleko Datuak eskaerari erantzuna emateko baino ez dira tratatuko.

02. Bisiten eskaera Harremanetarako, Bisiten eskaria atalean eskuragarri dagoen formularioaren bidez posta elektronikoz ematen diren izaera pertsonaleko Datuak gure instalazioak ezagutzeko bisita eskaerari erantzuna emateko baino ez dira tratatuko.

03. Praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuak eskatzea Harremanetarako, Bisiten eskaria atalean eskuragarri dagoen formularioaren bidez posta elektronikoz ematen diren izaera pertsonaleko Datuak FAGOR EDERLAN KOOP.E.n Praktikak edo Karrera Amaierako Proiektuak egiteko eskaerari erantzuna emateko baino ez dira tratatuko.

04.-Enplegu eskaera, CVa bidaltzea Hautaketa prozesuetarako ematen diren izaera pertsonaleko datuak Langileen Hautaketa egiteko baino ez dira tratatuko, eta ez zaizkio beste inori emango.

05.- Prentsa Oharren bidalketa pertsonalizatua. Prentsa atalean, Lagun bati bidali zatian, eskuragarri dagoen formulario bidez ematen diren izaera pertsonaleko Datuak aukeratutako albistea posta elektronikoz bidaltzeko baino ez dira tratatuko.

06. Enplegatuak. Kontratazioan ematen diren izaera pertsonaleko datuak lan harremanaren kudeaketarako baino ez dira tratatuko.

:: 03/ DATUEN KONTSERBAZIOA.

Egindako eskaerei eta eskariei erantzuteko, gure zerbitzuak emateko edo lan harremanari erantzuteko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira emandako datu pertsonalak, betiere interesdunak datuak ezabatzeko eskatzen ez badu. Gainera, datuen tipologien arabera kasuan-kasuan legeak markatutako obligazioak betetzeko behar den denboran baino ez dira gordeko.

:: 04/ DATUEN HARTZAILEAK.

Datuak gure zerbitzuak emateko gurekin harremanak dituzten enpresei jakinarazi ahal izango zaizkie, Tratamenduaren Arduradunak diren heinean. FAGOR EDERLANek Tratamenduaren Arduradunaren kontratu egokiak izenpetuta ditu arduradun horiekin. FAGOR EDERLANek kontratatzen dituen Tratamenduaren Arduradunek datuen babesari buruzko araudi aplikagarria betetzen dute.

Era berean, EBtik kanpo diharduten Tratamenduaren Arduradunen kasuan, arduradun horiek datuen babesari buruzko araudi aplikagarria beteko dute eta jakinarazpenak edo transferentziak arau hori zorrotz errespetatuta egingo dira. Tratamenduaren iraupen aldian, FAGOR EDERLAN KOOP.E.k ez du inolako lagapenik egingo, legezko obligazio bat betetzeko ez bada behintzat.

:: 05/ ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA.

Interesdunekiko harremana kudeatzeko eta FAGOR EDERLAN KOOP.E.rekin lotura duten jarduera, produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa eskaintzeko legezko oinarria da interesdunak emandako baimen garbia edo harekin kontratu bat egotea.

:: 06/ INTERESDUNAREN ESKUBIDEAK.

Edozein pertsonak du eskubidea jakiteko ea FAGOR EDERLAN KOOP.E.n berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ote ari garen ala ez eta tratatzen ari bagara edozein unetan gurekin harremanetan jarri eta hau eskatzeko:

  • Bere datu pertsonalak eta RGPDren 15.1 artikuluan adierazitako bestelako informazioren bat eskuratzea.
  • Bere datu pertsonalak zuzentzea, okerrak baldin badira edo osatu gabe baldin badaude, RGPDren 16 artikuluaren arabera.
  • Bere datu pertsonalak ezabatzea RGPDren 17 artikuluaren arabera.
  • Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzea RGPDren 18 artikuluaren arabera.
  • Bere datuak eramatea RGPDren 20 artikuluaren arabera.
  • Bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka agertzea RGPDren 21 artikuluaren arabera.

Xede jakin baterako baimena eman baduzu, baimen hori edozein unetan ezeztatzeko eskubidea ere baduzu, baimena kendu aurretik zure datuei eman zaien tratamendua bidezkoa izaten jarraituko duelarik. Eskubide horiek goian adierazitako helbidean gauzatu ahal izango dituzu.

Bukatzeko, interesdunei jakinarazten diegu beren datu pertsonalen tratamenduaren aurkako erreklamazioa aurkeztu nahi izanez gero Kontrol Agintaritzari aurkeztu beharko diotela (www.aepd.es).

:: 07/ INFORMAZIO GEHIGARRIA.

Datuen babesaren alorreko eskakizun, eskubide eta lege aplikagarrien gaineko informazio zehatza kontsultatu nahi izanez gero, jo http://www.agpd.es helbidera.

Gai horien gaineko ohiko galderen zerrenda bat duzu eskura hemen: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/infoSede/preguntasFrecuentes.jsf

:: 08/ ESTEKAK

Hemen azaldutako Pribatutasun Politika FAGOR EDERLAN, KOOP.E.ren WEB orriari aplikatu beharrekoa da, eta ez da bermatzen gune honekiko esteken bitartez egiten diren sarreretan, ez eta gune honetatik beste webgune batzuekin egiten direnetan ere.

:: 09/ PROTECCIÓN DE DATOS - FAGOR EDERLAN TAFALLA S. COOP.