:: 01/ SARRERA

Dokumentu honek FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k Interneten Web orri honen bidez eskaintzen dituen Erabilerako Baldintza Orokorrak zehazten ditu.Web orri honetarako sarbidea edozein erabiltzailek aurretik klausula multzo honetan agertzen diren baldintzak, ezaugarriak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako ohar legalak irakurtzearen eta onartzearen baldintzapean dago.

Webgune honetara doan sar daiteke, eta ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea.

Eskuragarri egon daitezkeen beste webgune batzuekin konexioak egitea eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko modua erabilerako Baldintza Orokor hauen araberakoa izango da. Gauza bera gertatzen da web orri horiek eska ditzaketen baldintza espezifikoekin.

Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago espresuki.

:: 02/ WEB ORRI HONEN TITULARRAREN NORTASUNA

Web orri honen arduradunaren nortasun datuak ondorengoak dira:

Fagor Ederlan Koop. E., F-20025292 IFZ eta egoitza ondorengo helbidean duena: Torrebaso Pasealekua 7, 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa). Kooperatiben Erregistroan 1963ko urriaren 10ean sartu zuten 10.905 zenbakiarekin eta Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan Kooperatiben Liburuko 1. Liburukian, 18. orrian, lehen inskripzioan dago.

:: 03/ ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k Web orri honetan eskaintzen dituen zerbitzuak eman behar ditu, erabiltzailearekin gerta daitezkeen komunikazioen sekretua modu eragingarrian bermatzeko eta gerta daitezkeen erreklamazioen erantzuna emateko.

Web orri honek ez ditu jasotzen eta gordetzen bisitarien datu pertsonalak, hark bere borondatez eskaintzen ez baditu behintzat

2.- FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k bere gain hartuko du edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, Web orrian agertzen den informazioan edo haren aurkezpenean edo konfigurazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea. Horren aurkakoa izan gabe, aldaketa horiek erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, zirkunstantziek hori ahalbidetzen badute behintzat.

3.- Web orrirako sarbidea eta bertan agertzen den informazioa erabiltzeko modua hori egiten duenaren erantzukizun soila izango da. FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du erantzukizunik izango informaziorako sarbide edo erabilera horretatik eratorritako edozein ondorioren, kalteren edo galeren gainean, bere eskuduntzak zehatz-mehatz erabiliz bete behar dituen xedapen legalak aplikatzetik eratorritako jarduera horietan izan ezik.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bermatzen eskainitako informazioa edo zerbitzuak modu zuzenean edo zeharkakoan, aplikagarriak diren legeen arabera, eman beharrekoak diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean adostutako hitzarmenean esplizituki zehaztuta geratzen diren berme horiek izan ezik.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bermatzen beste batzuek emandako edukia, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo egokitasuna ere erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri ematen dioten helbururako.

:: 04/ ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

1.- Edozein unetan, erabiltzaileak Web orri honetan agertzen diren zerbitzuak legezko moduan erabili beharko ditu indarrean dagoen legeriak xedatutakoa betez, FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

2.- Erabiltzaileak ez du FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen inolako ekintzarik egingo; horrez gain, ez du Web orriaren zuzeneko funtzionamendua oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuak ez ditu igorriko eta ez du Web orri hau nolabait erabat edo partzialki kaltetuko, interferituko edo etengo; horrez gain, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa interbenituko edo aldatuko.

:: 05/ WEB ORRIAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA.

1.- FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bermatzen Web orri honen eta hark eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena.

Horrela, Web orriaren eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziagatik erator daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik edozein erantzukizun mota baztertzen da.

Edonola ere, FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ahaleginik handienak egingo ditu Web orri hau etengabe eskuragarri izan ahal izateko

2.- FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k erabiltzaileentzat eskuragarri jarri ditu datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak; horiek beste batzuei datuetarako sarbidea eragozten die. (FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren pribatutasun politika) FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k erabiltzaileak emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun teknikoko eta antolaketa mailako neurri guztiak ezarri ditu.

Horren inguruan, aipatutako sozietatea ezagutza hori gertatuz gero sor daitezkeen kalte eta galerengatik edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.

3.- FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k arlo horretako segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du Web orri honen edukietan birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo haren sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan (softwarean eta hardwarean) aldaketak eragin ditzakeen elementurik ez dagoenik kontrolatzen edo bermatzen.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik inolako erantzukizunik.

4.- FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bermatzen Web orrira edo haren edukira sartzerakoan errorerik ez egotea; hori dela eta, erabiltzaileak FAGOR EDERLAN, KOOP. E. libratu egingo du bertan nabigatzerakoan Atariak sor diezaiokeen edozein itxaropen faltsurekin, erabilerarekin edo fidagarritasunarekin lotura duen edozein erantzukizunetik.

:: 06/ JABETZA INTELEKTUALA.

Web orri honen eta bertan agertzen diren elementu ugarien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren jabetzakoak dira, edukiak hornitzeko dagokion kontratua izenpetu duten enpresa horien kasuan izan ezik. Eskubide horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko nazio baitako eta nazioarteko arauek babesten dituzte. Erreprodukzioko, banaketako, jakinarazpen publikoko eta transformazioko eskubideak aipatutako enpresari dagozkionak dira soil-soilik.

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, seinale bereizgarriak edo logoak, eta Web orri honen frameak, bannerrak, softwarea eta kode, letra mota, objektu eta abarrak FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren jabetzakoak dira eta hark bakarrik izango ditu horien gaineko esplotaziorako legezko eskubideak.

Web orri honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako edukiak ikustea eta kargatzea soilik izango du baimenduta. Gainera, hori ezingo die beste batzuei edo erakundeei hedatu.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak Web orri hau nolabait aldatzea eta bertako edukietan inolako eraginik izatea (esteka edo linketan eta antzekoetan, esate baterako).

FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k Web orri honetako edukiek izaera pornografikorik, xenofoborik, baztertzailerik, arrazistarik, difamaziozkorik ez izateaz eta indarkeria ez sustatzeaz arduratu beharko du.

Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera eragozten saiatuko da.

:: 07/ ESTEKAK EDO LOTURAK.

Aurretik eta espresuki FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k horretarako baimenik eman ezean, beste edozein Web orritatik ezingo da Atari honetarako inolako loturarik jarri.

Web orri honek FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k gestionatzen ez dituen beste atari edo Web orri batzuetarako edukiak edo estekak balitu, sozietate honek atari edo Web orri horien gainean inolako kontrolik ez duela jakinarazten du; horrez gain, ez da bertako edukien erantzulea izango. Web orri honek izan ditzakeen estekak informazioko erreferentzia gisa soilik eskainiko dira; hori dela eta, ez da bertatik eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko inolako baloraziorik egingo.

Edonola ere, FAGOR EDERLAN, KOOP. E.k ez du bere gain hartuko aipatutako beste horiek eskainitako zerbitzuekin lotura duen inolako erantzukizunik, horiek dela eta aurkez daitezkeen edozein motatako erreklamazioen eta demandaren aurrean.

:: 08/ APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA.

Erabilerako eta nabigazioko Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren arteko edozein harreman Espainiako legeriaren arabera arautukoa da.

Baldintza Orokor hauetako edukiarekin eta existentziarekin, edo erabiltzailearen eta FAGOR EDERLAN, KOOP. E.ren arteko harremanekin lotuta sor daitekeen edozein auzitarako, bi aldeak Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren eta eskuduntzaren menpe egongo dira, dagokien beste edozein eskumen espresuki baztertuz.