1963an sortu zenetik MONDRAGON integratuta, Fagor Ederlanek munduko lehen talde kooperatiboaren babesa dauka.

MONDRAGON CORPORACIÓN, 228 enpresa eta entitatek osatutako enpresa talde bat da, eta horiek hiru talde sektorialetan banatzen dira: Finantza, Industria eta Banaketa, Ikerketaren eta Formazioaren arloekin batera.

MONDRAGON Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz gaztearen ikusmen bete-betekoaren fruitua da, baita bera osatzen duten bazkide langile guztien esfortzu solidarioaren emaitza ere, 1956an petroliozko estufak eta sukaldeak egiten zituen tailer txiki batetik Euskal Herriko lehen enpresa taldea eta Espainiako zazpigarrena izatea lortu baitute: 13.266 milioi euroko salmentak Industria eta Banaketa Taldeetan, Finantzen jardueran 12.332 milioi euroko baliabide bitartekotuak eta, 2006aren amaieran, 81.880 langile.

 

Mondragón Automoción da gure enpresen estrategiak eta Korporazioa artikulatzeko gunea, eta bertara biltzen dira bera osatzen dugun guztion interesak eta aukerak.

Datos en ventas, personal e inversiones de Mondragón Automoción