Gure printzipio kooperatibo eta gure balioetatik eraikita, gure Kudeaketa Ereduak interes taldeen itxaropenei erantzuten die. Guretzat, kudeaketarako dugun estrategia Erabateko Kalitatearen Kudeaketa da.Beraren bitartez, gure bezeroen gogoa betetzea bilatzen dugu, gure prozesuetan etengabeko hobekuntzak eginda, eraginkortasun ekonomikoa eta barruko funtzionamendu ezin hobea irizpide izanik.

Negozioan dugun estrategia hazkunde iraunkorrerantz bideratuta dago, eginkizuna menperatzea oinarria izanik. Gure bezeroekin batera egiten dugu aurrera, Berrikuntzaren eta Ezagutzaren bitartez, gure jardueraren eragileak diren heinean.

Fagor Ederlaneko kudeaketa sistemek ISO/TS 16949:2009 arauaren araberako egiaztagiria daukate, produktuaren diseinua ere horretan sartuta dagoela, ISO 9001:2008 eta ISO 14001:2004 arauen araberako egiaztagiriekin. Egiaztagiri horiek lantegi eta industria jarduera guztietarako dira.

Fagor Ederlanek, jakinaren gainean egonda jarduerak modu seguruan egin behar dituela eta Lan Arriskuen Prebentzioaren (LAP) kudeaketa erakunde osoari dagokiola, LAPabarne hartzen duen Kudeaketa Sistema bat hartu eta garatzen du, honako oinarrizko elementu hauekin: LAPko helburuen definizioa aldian-aldian, legeak betetzea, eta Zuzendaritzaren konpromisoa prebentzioari aplikatutako etengabeko hobekuntzaren lidergoa bere gain hartzeko, legeak berak eskatzen duenaren gainetik.

Horretarako, Fagor Ederlanek beharrezko bitarteko guztiak jartzen ditu pertsonen esku, eta markatutako helburuak eta izandako lorpenak jakinarazten die aldian-aldian, enpresa barruan informatu, parte hartzea eta kontsulta bultzatzeko konpromiso garbia hartuta eta hornitzaileei LAPari buruz enpresa barruan dauden arauak zorrotz errespetatu beharra ezarrita eta beraien erakundeetan prebentzioa modu aktiboan kudeatzeko eskatuta.

Fagor Ederlanek ingurumenarekin konpromisoa hartzea planteatzen dio bere buruari, iraunkortasun ekonomiko eta sozialari berdin-berdin eragiten dion esparruan.Garapen iraunkorraren eredu honek enpresak era etikoan jardutea eta ingurumenaren babesa bateragarriak egiten ditu, hau da, ingurunearen garapen sozio-ekonomikoari ahalik eta hoberen laguntzen dio.

Fagor Ederlaneko Zuzendaritzak planteamendu hori bere gain hartu eta praktikara eramango duela agintzen du, horretarako antolamenduarekin, pertsonekin eta materialekin lotuta beharrezkoak diren bitartekoak jarrita. Horrela, ingurumenaren alorreko programak ezartzea bultzatzen du, Ingurumen Plan Gidari baten esparru estrategikoaren baitan.

Fagor Ederlaneko kudeaketa sistemak ISO 14001:2004arauaren araberako egiaztagiria dauka bere lantegi guztietarako, eta sistema etengabe berrikusi eta hobetzen ari dira.Hornitzaileei egiaztagiri horrekiko konpromiso bera izateko eskatzen zaie. Fagor Ederlanek informazio publikoa ematen du ingurumenaren kudeaketaren adierazle nagusien gainean, bai eta horren gaineko informazioa eta partaidetzaren eta kontsultaren sustapenari buruzkoa ere, eta hornitzaileei eskatzen die LAPari buruz enpresa barruan dituzten arauak zorrotz errespetatzeko eta prebentzioa modu aktiboan kudeatzeko beraien erakundeetan.

Fagor Ederlanek ingurumenarekin konpromisoa hartzea planteatzen dio bere buruari, iraunkortasun ekonomiko eta sozialari berdin-berdin eragiten dion esparruan.Garapen iraunkorraren eredu honek enpresak era etikoan jardutea eta ingurumenaren babesa bateragarriak egiten ditu, hau da, ingurunearen garapen sozio-ekonomikoari ahalik eta hoberen laguntzen dio.

Fagor Ederlaneko Zuzendaritzak planteamendu hori bere gain hartu eta praktikara eramango duela agintzen du, horretarako antolamenduarekin, pertsonekin eta materialekin lotuta beharrezkoak diren bitartekoak jarrita. Horrela, ingurumenaren alorreko programak ezartzea bultzatzen du, Ingurumen Plan Gidari baten esparru estrategikoaren baitan.

Fagor Ederlaneko kudeaketa sistemak ISO 14001:2004 arauaren araberako egiaztagiria dauka bere lantegi guztietarako, eta sistema etengabe berrikusi eta hobetzen ari dira.Hornitzaileei egiaztagiri horrekiko konpromiso bera izateko eskatzen zaie. Fagor Ederlanek informazio publikoa ematen du ingurumenaren kudeaketaren adierazle nagusien gainean.