2008ko Iraunkortasun txostena

Gure printzipio kooperatiboak eta baloreak kontuan hartuta eraikita dago; gure Gestio Ereduak interes taldeen asmoei erantzuna ematen die eta bikaintasuneko EFQM ereduaren arabera aldian-aldian aztertu ohi dugu.

Gure gestio estrategia Erabateko Kalitatearen Gestio gisa hartzen dugu. Horren bidez, gure bezeroak asebetetzea da gure helburua, gure prozesuen gaineko etengabeko hobekuntza aplikatuz, eragingarritasun ekonomikoko eta barne mailako funtzionamendu ezin hobearen irizpideekin.Gure negozio estrategia hazkunde iraunkorrera zuzenduta dago, funtzioa menperatzea oinarri gisa hartuta. Gure bezeroekin aurrera egiten dugu Ezagutzaren eta Berrikuntzaren bidez, horiek baitira gure jardueraren eragile nagusiak.

Fagor Ederlanen gestio sistemak ISO/TS 16949:2002, ISO 9001:2000 eta ISO 14001 ziurtagirien arabera ziurtatuta daude industriako lantegi eta jarduera ororentzat; horrez gain, diseinuko jardueretarako, ISO 9001 hartzen dugu oinarri gisa.

 

Fagor Ederlanek, ondo dakienez jarduerak modu seguruan egin beharra dagoela eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) gestioaren erantzukizuna antolakunde osoari dagokiola, LAPen Gestio Sistema garatu eta bere gain hartzen du. Sistema horren elementu nagusiak LAPen helburuak aldian-aldian zehaztea, legeria betetzea eta Zuzendaritzak prebentzio alorra etengabe hobetzeko hartuta duen printzipioan lidergoa mantentzeko konpromisoa hartzea dira, legeriak eskatzen duena baino ere haratago.

Horretarako, Fagor Ederlanek pertsona guztientzat eskuragarri jarri ohi ditu beharrezko baliabide guztiak eta zehaztutako helburuen eta erdietsitako lorpenen gaineko aldiriko informazioa; horrekin, barneko pertsonalari dagokionez, informazioa emateko, eta parte hartzea eta kontsulta sustatzeko konpromiso argia hartzen du; aldi berean, hornitzaileei LAPeko barneko arauak zehatz-mehatz errespetatzea eta beren antolakundeetan ere prebentzioaren gestio aktiboa eskatzen die.

Fagor Ederlanek hartuta duen ingurumen arloko konpromisoa iraunkortasun ekonomikoan eta sozialean ere eragina duen testuinguruan biltzen du. Garapen iraunkorreko eredu horrek, horri esker, enpresen jarduera modu etikoan lantzea ingurumena babestearekin bateratzen du; izan ere, horixe da inguruneko gizarte eta ekonomia mailako garapenera egin daitekeen ekarpenik onena.

Fagor Ederlanen Zuzendaritzak bere gain hartu du planteamendu hori, eta hori gauzatzeko konpromisoa hartu du beharrezkoak diren antolaketa, gizakien eta materialen bitartekoak eskainiz. Horri esker, ingurumeneko programak Ingurumeneko Gida Planaren testuinguru estrategikoaren baitan ezartzea sustatzen du.

Fagor Ederlanen gestio sistemak ISO 14001 ziurtagiria du lantegi guztietarako, eta etengabe berrikusten eta hobetzen jarraitzen du. Gainera, hornitzaileei ere zertifikazioko konpromiso bera eskatzen die. Fagor Ederlanek bere ingurumeneko gestioaren adierazle nagusiei buruzko informazio publikoa eskaintzen du.