Fagor Ederlan Taldearen iritziz, berrikuntza garapen teknologikorako eta jarduera berriak sortzeko funtsezko elementua da. Horregatik, Edertek Teknologia Zentroa sustatu du; bertan dihardute baita ere Mapsak eta Ezenarrok, bazkide erabiltzaile gisa, biak ere Mondragoneko Automozio Dibisioko kideak.
Edertek zentroa Garaia Berrikuntza Gunean inauguratu den lehenengo Teknologia Zentroa da. Garaia berrikuntza gune bat da, enpresak eta ikerketa zentroak harremanetan jartzen dituena, eta beste erakunde eta eragile teknologikoen arteko harremanak bultzatzen dituena, horien artean Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan eta Tecnalia; hain zuzen ere, Edertek lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu horiekin.
Ederteken gaur egun 40 pertsonak lan egiten dute, eta horiek dira Fagor Ederlan Taldean Ikerketa eta Garapenean diharduten 200 pertsonen nukleo nagusia.
Ederteken instalazioek 2.500 m2 dituzte, bi eraikinetan banatuta: lehenengoan, Ingeniaritza eta Ikerketa garatzen dira, eta bigarrenean, zeina Industrializaziorako Modulu Aurreratu gisa identifikatzen den (IMA), garatutako produktuak industrializatzeko probak eta egiaztatzeko saiakuntzak egiten dira.
Markuleteko instalazio berriek 15.902 m2-ko azalera dute eraikita, 100 langile ditu eta urtero 32.000 tona burdinurtu ekoizteko ahalmena daukate; bere ezaugarriak dira automatismo eta malgutasun maila handia, izan ere, aleazio mota desberdin guztiekin egin daiteke lan eta, ondorioz, Taldearen produktuen aukera guztiak ase.
Galdategi berriaren lehentasunezko bi alderdi laneko segurtasuna eta ingurumena izan dira. Segurtasunari dagokionez, hainbat erabaki hartu dira: lehengaiaren karga modu automatikoan egiten da, kargak koilara berezien bidez lekualdatzen dira, garabi automatizatuen bidez, eta orga garraiatzaileak erabili beharrean beste bitarteko seguruago batzuk erabiltzen dira
Ingurumenaren arloan, berriz, fatxadak eta makinak intsonorizatu dira, zarata moteltzeko materialen bidez; lehengaiaren kontsumoa %10 ere murriztu da, galdaketako beste prozesu batzuekin alderatuta; frekuentzia ertaineko fusio labeak aukeratu dira, prozesu malgu eta doituagoak eta energi kontsumo optimizatuagoak lortzeko; moldeatzeko instalatu den teknologiak %60ko aurrezkia dakar urari dagokionez eta %10eko aurrezkia bentonitari dagokionez, etab.
Fagor Ederlan Taldeak 682 milioi euro fakturatu zuen 2007an (%+9), horietatik 462 milioi (68%) nazioarteko salmentetakoak, eta bere plantillan guztira 3.927 ziren. 2008rako 718 milioi euroko salmentak espero ditu, eta plantillan 4.000 pertsona baino gehiago izatea. 15 produkzio lantegi ditu (11 Chassis-erako eta 4 Powertrain-erako) Espainia, Eslovakia eta Brasilen; Edertek Teknologia Zentroa ere badu, eta bost Produktu Ingeniaritza (200 pertsona I+G lanetan), eta lau Bulego Komertzial ditu Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian eta Korean.