Martxoaren 3 eta 10 artean egin zen Genevako Motor Showaren azken edizioan Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek elkarrekin garatu duten Lotus Range Extender eko-motorraren lehen prototipoa aurkeztu zuten.
Soluzioak errekuntza motor bat eta elektrizitate-sorgailu bat integratzen ditu, espezifikoki autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoetarako diseinatu da eta ikaragarri trinkoa, arina eta lehiakorra da. Bere ekarpena da Range Extender duen edozein ibilgailu elektrikoren bateriak martxan goazela kargatzeko aukera ematen duela, era honetan ibilgailuaren autonomia handiagotuz.
Etorkizuneko automobilentzako motor ekologiko bat da, gaur egungo automobilen CO2 isurpenak nabarmen murriztea posible egingo duena.
Gainera, erregai ezberdinetarako prestatua dagoenez petrolioarekiko dugun menpekotasuna nabarmen murrizten lagunduko du eta bio-erregaiak eta energiak berriztagarriak garatzea erraztuko du.
Eko-motor honen lehen belaunaldia, Limo Green proiekturako Jaguar ibilgailuaren garapenean muntatua izan dena, Lotus Engineeringek eta Fagor Ederlanek diseinatu dute seriean ekoizteko bere errendimendua eta garapena optimizatzeko. Proiektu honetan (sorgailuari dagokion atalean eta honen erregulazioan) era garrantzitsuan parte hartzen du MONDRAGONeko beste kooperatiba batek ere, Fagor Automationek hain zuzen ere.
Era honetan, "Citycar/Mugikortasun jasangarria” proiektuaren testuinguruan eko-motorrak diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzeko helburua izango duen negozio berria garatzeko Fagor Ederlanek apustua sendotu egin da. Honenbestez, Fagor Ederlan eta Lotus Engineeringen elkarlanerako akordioa beste fase batean sartu da, fase honen helburua da zenbait prototipo funtzional egitea.
Testuinguru honetan, iragan otsailean Eusko Jaurlaritzako eta MONDRAGONeko zuzendariek osatutako delegazio batek Lotus Engineeringen Ingalaterrako egoitzara bisita instituzionala egin zuten Lotusen instalazioak ezagutzeko, proiektuarekiko interesa berresteko eta Lotus Range Extender duen lehen ibilgailu prototipoa probatzeko.
Lotus Range Extender-aren ezaugarri teknikoak
Lotus Range Extender bi bertsiotan merkaturatuko da: atmosferikoa, 35 KW-ko sorkuntzarekin, eta gainelikatutakoa, 50 KWkoa, bertsio hau erakutsi zen Genevako azokan, Evora 414 Evolution serieko modelo hibridoan.
Motorra errendimendu handikoa eta bolumen txikikoa da eta posible egingo du batetik baterien tamaina murriztea, eta bestetik, ibilgailuaren efizientziari eta autonomiari eustea. Gainera merkatuari soluzio azkarra eskaintzen dio, serieko ekoizpenerako bereziki diseinatua dagoen aukera baita. Serieko ibilgailu hibrido elektrikoentzako bereziki diseinatua dago, 3 zilindroko motorra du eta 1.3 litro, zeinari esker posible den ibilgailuaren pisua eta bolumena nabarmen txikitzea: 58 kilo gainelikatutako bertsioan eta 51 kilo bertsio atmosferikoan.
Motorra optimizatua dago 1.500-3.500 rm bitarteko abiaduran potentzia sortzeko, honi esker posible da zilindroko soilik 2 balbulako arkitektura izatea, eta ez 4 balbulako diseinu konplexuagoak. Gainera, sarrerako kolektorea intregratua du eta diseinu ezaugarri honi esker pisua eta bolumena nabarmen gutxitzea lortzen da.
Lotusi buruz
Lotus Group plc, Norfolken du egoitza , UK hiru dibisio ditu: Lotus Cars, Lotus Motorsport eta Lotus Engineering.
Lotus Engineering automozioan liderra den ingeniaritza da, nazioarteko errekonozimendua duena, egoitza Norfolken duena, UK. Bere erantzun globalaren oinarrian dago honako lekuotan ere presente dagoela; Michigan (USA), Kuala Lumpur (Malaysia), China eta bulegoak Alemanian eta Japonen, zeinak Asia hegoekialdeko gune geografiko berrietara azkar hedatzeko bidea eskaintzen dion.
Lotus Engineeringek askotariko ingeniaritza zerbitzua ematen die automozio arloko ekoizle nagusienei eta Tiers1 hornitzaileei, hala, aholkularitza integrala eskaintzen du, hasierako kontzeptutik bertatik hasi eta bezero eta merkatu guztietarako ibilgailuaren garapen eta integrazioaren bitartez erabateko produkzioa arte.
Fagor Ederlani buruz
Fagor Ederlan Group automozio arloko hornitzaile liderra da. Chasis eta Powertrain arloetan zentratzen da eta soluzio integralak eskaintzen ditu merkatura produktu linea guztietan. Ibilgailu ekoizle eta Tier 1 hornitzaile nagusiak Fagor Ederlanen bezeroak dira, honek aukera ematen dio merkatuko errenka nagusiak partekatu, ulertu eta lortzeko, bezero bakoitzaren eta merkatuaren herrialde bakoitzari erantzun pertsonalizatua emanez.
Zerbitzua emateko duen bokazio argiari esker taldea nazioartean haziz joan da. Gaur egun sektorearen herrialde nagusienetan (Europa, Mercosur, Asia eta Nafta) 15 plantatik gora eta ekoizpenerako aliantzak dituen hornitzaile globala da Fagor Ederlan.
Fagor Ederlan 3500 profesionalek osatzen dugu eta Mondragóneko kooperatiba den neurrian, enplegua sortzea da bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra
Lotusi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hauxe duzu harremanetarako helbidea:
PR Department; Group Lotus plc,
Potash Lane, Hethel, Norfolk, UK, NR14 8EZ
Tel: +44(0)1953 608264;
Email: pr@lotuscars.co.uk
Fagor Ederlani buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hauxe duzu harremanetarako helbidea:
Fagor Ederlan Group, Marketing Department
Torrebaso Pasealekua 7,20540 Eskoriatza
Guipuzcoa, Spain
Tel.+34.943719000
Fax. +34.943719001
Contacto : Miguel A. Mateo
Range Extender Commercial Director
m.mateo@fagorederlan.es