18

 

Fagor Ederlan eta Lotus-en arteko elkarlanerako akordioa sinatu da. Akordio horrek posible egingo du Euskal Herrian Lotus Range Extender Eko-motorra ikertu, garatu eta aurrerago fabrikatzea.
 
   Fagor Ederlan eta Lotus Engineering-ek akordioa sinatu dute elkarrekin ikerketa teknikoa eta merkatuaren ikerketa egin ondoren; eko-motor sorgailu baten garapenerako gakoak identifikatu dira, ondoren fabrikatu ahal izateko. Akordioak ahalbidetuko du Fagor Ederlanek aipatutako motorrak diseinatu, fabrikatu eta komerzialitzatzeko negozio berri bat garatzea; motor hau Autonomia Luzeko Ibilgailu Elektrikorako izango da.
 
   Range Extender Eko-motor sorgailua, etorkizuneko ibilgailu elektrikoentzako motor ekologikoa izango da, eta gaur eguneko ibilgailuen CO2 igorpenak %60-80 murriztea posible egingo du. Motorra, ibilgailu berrientzako igorpenen Europako EURO-6 arauak homologatua egongo da, 2014 urtetik aurrera indarrean egongo dena. Erregai mota ezberdinentzako prestatua egongo denez petroleoarekiko dugun dependentzia modu esanguratsuan gutxitzeko aukera eskainiko du, eta bio-erregaien eta energia berriztagarriak garatzea erraztuko du. Aplikagarritasun honetaz gain, ibilgailutik kanpo elektrizitate-sorgailu gisa erabiltzeko aukera ere badago; honek banatutako energiaren sektorerako atea ere zabalik uzten du.
 

Gaur eguneko lankidetza markoan Fagor Ederlan eta Lotus Engineering-en arteko ikerketarako eta garapenerako plana jasotzen da, honi esker etorkizunean Euskal Herrian Range Extender motorrak fabrikatu eta muntatzera iritsiko gara. Eko-motor sorgailu berria 2010 eta 2013 artean garatuko du Lotus eta Edertekeko 60 ingeniarik osatutako talde misto batek. Jada 2010eko ekainean, Fagor Ederlaneko 5 ingeniari Hethelen (Ingalaterran) dagoen Lotusen egoitza zentralera joango dira eta zuzenean parte hartuko dute motorraren garapenean eta balidazioan.