14

dago, partzelak 20.000 m2 betetzen du eta abian jartzeko 9,6 milioi euro inbertitu behar izan zen. Recieder aipatu Parke Teknologikoan martxan jarri den lehenengo enpresa da; parkearen hedadura, guztira, 862 hektarea da, eta bertan birziklatzeko 150 enpresa inguru kokatzea espero da.

Recieder proiektu berritzailea da, sektoreko teknologiarik aurreratuena erabiltzen duena, eta ingurumenari buruzko zuzentarau komunitariorik zorrotzenak betetzen ditu. Europako Batasunaren laguntza du finantzaketarako, 2004-2005 Life Environment Ingurumen Programaren barruan, EBko hainbat herrialdetako beste 74 proiekturekin batera.

Arautegi zorrotz hori bete ahal izateko, Reciederrek, beste hainbat kide teknologikorekin barera,bizitza erabilgarria ahitu duten ibilgailuetako Materialak Bereizteko Prozesu Automatikoa sortu du. Prozesu horrek errepsetu handia du ingurumenarekiko, eta araztegi sistematik datorren ur isurketa “0” izatea lortu du; gainera, maila handia lortu du materialak bereizten, batez ere aluminioari eta ferrikoei dagokienez. Fagor Ederlanen ingurumen konpromisoa osatzeaz gainera, Recieder bat dator kooperatibak baliabideak optimizatzeko duen estrategiarekin, izan ere, horrela bere osagaietarako lehengaien horniduraren zati bat segurtatzen du.

Fagor Ederlanen kideari dagokionez, adierazi beharra dago Industrias López Soriano (ILSSA) enpresa liderra dela materialak birziklatzearen eta berreskuratzearen arloan (500.00 tn/urte); bere ezaugarrietako bat da zabalkunde politika sendoa duela, eta birziklapena/balorizazioa da enpresa gisa duen estrategiaren oinarrietako bat. Lehengaien merkatua eta ingurumenari buruzko legedia oso ongi ezagutzen ditu, eta Fagor Ederlan Taldearen material ferrikoen hornitzaile historikoa da. Bere fakturazioa 300 milioi eurokoa da, eta plantillan 500 pertsonak dihardute.