16

Fagor Ederlan, MCC-ko kooperatiba, “2006ko Hondaren hornitzaile onena” izendapenarekin saritu dute apirilean Hondaren Europako egoitza nagusian (Swidon,UK) egindako Hondaren hornitzaileen urteroko konbentzioan. Saria Kanazawa-san-ek, Hondako zuzendari nagusiak eta Kato-san-ek, orain arte zuzendari izan denak eman zuten.

Sari honek Fagor Ederlanen “Quality Management”-a aitortzen du. Kontzeptu hoenk bere baitan hartzen ditu produktuaren kalitate eta zerbitzuaren bikaintasuna, proiektuen gestioan erantzuteko gaitasuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna eta bezeroaren gogobetetze orokorra.

Fagor Ederlanek 1988an ekin zion Hondaren automozio osagaien hornitzaile gisa, eta urte hauetan guztietan, Hondaren Europako proiektu ezberdinetako esekidura, balazta eta motorreko piezak  modu jarraian entregatu ditu, bereziki Accord, Civic eta CRV-ren modelo ezberdinentzako. Urteko batez besteko fakturazioa 14 milioi eurokoa izan da

Saria errekonozimendu handia da automobilgintzaren merkatuan, Honda proiektuen gestioan eskakizun maila handiko fabrikatzailea delako eta sektorean mundu mailan duen garrantziagatik, izan ere, urtean 3,4 milioi auto ekoizten ditu Hondak eta mundu mailako automobil fabrikatzaile handien rankinean zazpigarrena da

Fagor Ederlan Taldea/Grupo Fagor Ederlan Euskal herriko automozio osagaien fabrikatzaileen artean lahena da eta Estatu mailan lehenengoetarikoa da salmentei dagokienez. 2006an 626 milioi euro fakturatu zituen eta autengo ekitaldian 680 milioi eurotara iristea aurreikusia du, horietatik %75 nazioarteko mailako salmentei dagozkielarik.

Taldearen plantila ia 4000 pertsonek osatzen dute eta 15 produkzio planta ditu Brasil, Eslovaquia eta Espainian. Taldeko azken bi plantak dira Eslovaquiako Ziar Nad Hron-em 2005 bukaeran erositako aluminio injekzio planta eta Arrasaten egin berri den fundizioa, horretarako 36 milioi euroko inbertsioa egin delarik. Azken hau lanean da jada eta taldeko automozio osagaiak egiteko urteko 32.000 tonelada burdinurtuko produkzioa du aurreikusia.