Edertek Garaia Berrikuntza Gunearen barruan dago, Arrasaten, Euskal Herriaren erdi-erdian. Arrasate munduan erreferentzia da industrian eta berrikuntzan duen tradizioarengatik. Edertekek bi eraikin ditu: bat, 1.000 m2- koa eta ingeniaritza eta ikerketa lanetarako dena, eta bestea, IMA industrializaziorako modulu aurreratua, 1.500 m2-koa eta hainbat teknologiatan industrializazio probak eta prototipoak garatzeko eta saiakuntzetarako dena.

 

Garaia

Eragile teknologikoak lankidetza

Edertek, Garaia berrikuntza gunean zabaldu zen lehen zentro teknologikoa da, gune bikaina enpresak eta Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan eta Tecnalia bezalako ikerketa zentroak elkartzeko. Edertekek, dagoeneko, sinatu ditu lankidetza hitzarmenak aipatu enpresa eta zentro hauekin.

Gure aliantza politikak, Aisin Takaoka bezalako nazioarteko enpresa teknologikoekin ere lankidetza hitzarmenak lantzera eraman gaitu.